AISIALDI ELKARTEOK KALERA!!

HAINBAT AISIALDI ELKARTEK BAT EGIN DUGU “KALERA!”  EGITASMOAREKIN.  URTARRILETIK AURRERA,  GURE EKINTZA, TAILER, JOLAS ZEIN IRTEERAK KALEAN ETA KALETARRENTZAT EGITEKO ASMOZ, ELKARLANA OINARRI IZANGO DUEN PROIEKTUA MARTXAN DA!!

Urriaren 30ean arratsaldez batu ginen aisialdi elkarteetako hainbat lagun. Deustu, Laudio, Iurreta, Arratia, eta bereziki Bizkaia aldetik hurbildu ginen Urtxintxa Eskolaren Bilboko egoitzara. Bertan elkar ezagutu, urteko plangintzak elkartrukatu, eta batera abiatzeko egitasmo bat adostu genuen: kalera!

Kalea berreskuratu asmoz, eta Amaraunako Elkarteon artean elkarlana bultzatu eta ekimen bat aurrera ateratzeko helburuarekin, urtean zehar erraz garatzeko proposamena egin genuen. Urtean zehar, beraz,  herriz herri “Kalera!” lemapean hainbat ekintza ezagutuko dituzue zuek ere.

Baina horrez gain, maiatza aldera egun batez guztiok elkartu nahi dugu toki berean. Egunean zehar ekintza, jolas eta tailer ezberdinetan parte hartuz eta horien antolaketa lanak eginez, elkarrekin konpartitu nahi dugu 365 egunetako bat. Polita, baietz?

Urtarrilaren 10era arte epea zabalik da edozein elkarterentzat. Animatu!

“Kalera” egitasmoan parte hartzeko garaiz zaudete oraindik. Horretarako amarauna@urtxintxaeskola.org helbidera idatzi edo 94 432 0445 telefonora deitu eta Amaraunagatik galdetu.

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s