AURKEZPENAK

GAZTE ALAI

Gazte Alai Aisialdi Taldeak 37 urtetan zehar lan egiten daroa Deustuko herrian. Gure helburua ume eta gazteak hezitzea da adiskidetasuna, gaitasun kritikoa, elkarbizitza, ingurugiroaren ezagupena, kontaktua eta zainketa, elkarlana, hezkidetza, inplikazioa … landuz.

Hainbat begiralek 8-18 urte bitarteko ume eta gazteekin egiten dugu lan.Era honetan, azpitalde bakoitza bere begiraleekin, urtean zehar astean behin (eguna azpitaldeak zehazten du) biltzen da era ezberdinetako ekintzak egiteko: jokuak, eskulanak, debateak… landu nahi denaren arabera.

Asteburu batzutan irteerak egiten ditugu azpitaldeka; mendira, herri ezberdinetara… Eta talde osoarentzat beste irteera batzuk egiten ditugu ere, hala nola, Gabonetan eta Aste Santuan 3 edo 4 egunetakoak, eta udan 15 egunetako kanpamendu bat. Honez gain, Deustuko ekintza ezberdinetan parte hartzen dugu talde moduan, Olentzero egunean, ihauterietan, edo Deustuko jaietan, adibidez.

Harremanetarako: gazte_alai@yahoo.es

INTXORTA ASTI ELKARTEA

Elorrioko taldeak 1989tik darama herrian lanean. Euskarazko aisialdi eredu baten aldeko lana egiten du aisi talde honek ere, eta horrez gain, inguruarekiko eta ingurunearekiko harremanak sustatzen dituzte. Begirale talde handia dute, baina baita parte hartzaile kopuru handia ere. Bataz beste 100 lagunek parte hartzen dute euren jardueretan eta 6 urtetik 17 urtera arteko taldeak osatzen dituzte adinen arabera banaturik. Neguan aterpetxera joan ohi dira gabonetako opor egunetan, eta udan, bi kanpamendu antolatu ohi dituzte, finkoa bata -txikienekin egiten dutena- eta ibiltaria bestea -gaztetxoei zuzendutakoa-.

Harremanetarako: intxortaastielkartea@gmail.com

KAR KABIA

Lekeition jaiotako elkartea da. 2009an hasi zuten lana eta lehen urratsak 2010era ekarri dituzte. Sormena ardatz harturik, kirola eta artea baliatzen dute euren hezkuntza proiektua aurrera eramateko. Gazteekin batera aritzen dira Kar kabiakoak. Artea eta sormena garatzeko dinamiken bitartez balore askatzaileak transmititzea dute helburu. Esperimentazio tailerrak abiatu zituzten proiektu piloto gisa, eta lehen urtearekin batera, gazteentzako udaleku ibiltaria atera dute aurrera. Hona horren adibide bat.

Harremanetarako: karkabia@gmail.com

KIMUAK AISIALDI ELKARTEA

Elkarte sortu berria. Iurreta eta durangaldean lan egiteko asmoarekin eta erronka handiak epe laburrera. Udaleku finkoak eta gazteentzako udaleku ibiltaria antolatzen ari dira egun. Gazte sortzaile eta esperientziadunak. Ikasturte hasieratik lanean dabilen talde eragileak aste santuetarako zenbait ekintza eskaintzeko asmoa du baita ere. Momentuz antolaketa fasean dabiltzan arren, laster ikusiko dira euren lanaren fruituak. Klikatu hemen!

Harremanetarako: kimuak@kimuak-elkartea.com

KIRIKIÑO ELKARTEA

Laudion sortua 1985ean. Ibilbide luzeko aisialdi elkarte honek eskaintza ugari egin izan ditu urteetan zehar laudiarren aisialdia hezitu asmoz. Gaur egun talde egonkorra dela esan daiteke eta beren elkarte izaera mantentzen jarraitzen dute. Begirale eta zuzendariek osatzen dute aisialdi taldea eta urteroko dinamikak eramaten dituzte aurrera: kirikifesta, aste santuetako tailerrak, izotz pista eta abentura irteerak…Bestalde, haur txikientzako jolas eremu itxia ere antolatzen dute 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat…

Harremanetarako: laudiokokirikinoaisialditaldea@hotmail.com

TXANTXIKU

Deustuko Berbaizu Euskara Elkartearen barnean hazitako asti taldea da Txantxiku. Deustuko astialdi mugimenduaren parte dira eurak ere. 2000n dute sorrera urtea jarrita.  Ordurako Euskara elkarteak urtebeteko bidea egina zuen eta egoera ez formaletan euskaraz bizitzeko aukerak ikustarazi eta eskaintzea zen egitasmoaren xede argia.

Harremanetarako: txantxikunet@hotmail.com

XEMEIN ASTI TALDEA -XAT-

30 urteko ibilbide luzea dute jada eta Markinako haur eta gaztetxo zein herritarrentzako hezkuntza erreferente bat. Herriko aisialdian lan handia egiten duen talde honek, asteburutan ekintzak eta irteerak antolatzeaz gain, udalekuak ere egiten ditu. Aurten 30garren urteurrena ospatzen ari dira.

Harremanetarako: enekoarrate@hotmail.es

XIMELGORRI

Ximelgorrien galtza gorriak dira euren nortasunaren seinale. Ximelgorriak edo galtzagorriak, euskal mitologiatik hartutako pertsonaiaren izenez bataiatu dute euren taldea. Santutxuko asti taldea sortu dute 2009-10 ikasturtean ia 10 laguneko taldea osatzen dute begiraleen artean. Hasi berriak direnez, hilabeteko azken ostiraletan Karmelo plaza jolasgune erakargarriagoa bilakatzen dute  ilusioz beteriko proposamen gazte eta dibertigarriekin. 6 eta 12 urte bitarteko haurrak hurbiltzen dira bertara, baina oraindik bide liluragarri bat dute zabaltzeke! Aurrera!

Harremanetarako: ximelgorristx@gmail.com

ZAZTAPARRAK

Arratiako astialdi talde honek 20 urteko ibilbidea du jada. belaunaldi ugarietako gazteak pasa dira bertatik eta eskarmentua duen elkartea osatzen dute. Ekintzez gain, arrakastatsuak dira antolatzen dituzten udaleku ibiltariak eta baita Igorreko Ludotekaren kudeaketa ere. Gaur egun 17 lagunek osatzen dute zaztaparrakeko begirale eta zuzendarien poltsa eta arratiarren hezkuntza ez formalean parte aktibo dira.

Harremanetarako: zaztaparrak@gmail.com

BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA

Bizkaiko Urtxintxa Eskola 1986an sortu zen Bilbon. Astialdian hezkuntza eredu ezberdin eta berritzailea eskaintzea zen eta da helburu nagusia. Ekintza nagusiena Heziketa Ez Formalean hezkuntza bultzatzea eta garatzea da, ekite komunitarioan jardungo duten jendarte agenteak prestatzeko helburuaz.

Egitasmo ezberdinak abiatu ditu geroztik eta gaur egun, 3 arlo estrategikoetan murgilduta dabil: euskara, kulturartekotasuna eta hezkidetza. Horrez gain, lan talde eta batzordeen bidezko funtzionamendua darabil egunerokotasunean eta lan eredu mixtoa jarraitzen du. Liberatuak eta bolondresak dira Urtxintxako egitasmoak aurrera ateratzen dituztenak, eta horrez gain, Urtxintxa eskolarekin hezten diren gazte begirale zein zuzendariek 300dik gorako multzoa osatzen dute urtez urte. Horrez gain, adostutako hezkuntza, ikastetxe zein aisialdi elkarteekin elkarlanean aritzen da. AMARAUNA EGITASMOA bertan sortutako proiektua da eta elkartegintzari bultzada ematea du helburu. Horretarako, aisialdi elkarteen arteko sarea sortzea du erronka handiena.

Harremanetarako: urtxintxa@urtxintxaeskola.org

MARIXURRIKE

Anbotopeko sorgin talde honek urteak daramatza beren herriko har eta gaztetxoak sorgintzen. Talde txikia den arren herriko ludoteka kudeatuz era askotariko ekintzak antolatzen dituzte Atxondon.

Harremanetarako: marixurrike@gmail.com

TXIPRISTIN

Zarauzko aisialdi talde berria da Txipristin, baina berria izanagatik erronka handiei aurre egiteko prest daude. Begirale talde gazte eta esperientziadunak, hilero antolatzen du ekintzaren bat edo beste beren herriko haur eta gazteentzat, eta horretaz gainera, udalekuak ere antolatzen dituzte udako oporraldian. Taldea indarra hartzen ari da eta ea gogo eta irrika horrekin inguru guztiak Txipristintzen dituen!

Harremanetarako: txipristinaisialdia@gmail.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s