NOR GARA?

AMARAUNAREN SORRERA

2007an abian jarritako proiektua da AMARAUNA. Bizkaiko Urtxintxa Eskolan hausnartutako elkartegintza munduko egoera da proiektu hau garatzearen arrazoia. Astialdiko mugimenduari bultzada eman asmoz, eta elkartegintzaren bizimodua indartzeko helburu zuzenarekin. Lan bolondresaren apologia, euskara eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko kolektiboak batzea, elkarlana eta komunikazio zuzena lortzea… izan dira, bestak beste, AMARAUNA egitera eraman gaituzten motiboak.

Elkartegintzarentzako garai gogorra den honetan, komunean ditugun baliabide guztiak konpartitu (formatibo, material zein giza baliabideak), sortzen zaizkigun arazo edo oztopoei elkarlanean aurre egin eta, astialdi hezitzailearen parte garenontzako, hausnarketa eta erabakigune bilakatu nahi du Amarauna Sareak.

Topaketa Bizkaia eta Arabaldeko aisialdian lan egiten dugun elkarteon sarea gara. Eta Euskal Herriko gainontzeko herrialdeekin batera lan egiteko norabidean kokatzen gara. Denboraren poderioz ikusiko da egitasmo xume hau nola gorpuzten den.

Gaur egun, 40 bat elkartek dute AMARAUNAren berri modu iraunkor batez. Astialdi taldeak, euskara elkarteek eta erakunde konkretuek osatzen dute amarauna. Amarauna Sarea osatzen dugu guztiok, eta elkarte hauetako batzuk, hiru hilean behineko maiztasunarekin elkartzen da Amarauna Topaketetan.

Ilusioz eta ideia mordorekin ekin diogu bideari!


AMARAUNAREN EZAUGARRIAK

Definizioa

Euskara eta euskal kultura ardatz izanik, norbere herrian lan egiten duten Aisialdi Taldeen arteko sarea da AMARAUNA.

Sareak eskaintzen dituen baliabide, ekimen eta eskaintza guztiak, sareko elkarte guztion beharrak asetzera begira antolatzen dira. Eta horrekin batera,

talde bakoitzak bere dinamika propioaren baitan egiten du lan. Elkarteok sare lanarekin erraztasunak, irtenbideak eta onurak jasotzen dituzte, ez lan karga gehigarriak.

Oinarri ideologiko beraren baitan elkartzen garen federazioa izan nahi dugu eta oinarri ideologiko hauek, gure izaeraren definizioan kokatzen dira.

Izaera:

Euskaran eta Euskal Herrian eragile:

–       Euskalduna eta Euskal herritarra, herrigintzako eragilea

–       Euskal kulturaren sustatzailea

Astialdi hezitzailean zein balioen hezkuntzan oinarritua:

–       Irabazi asmorik gabekoa

–       Laikoa

–       Kritikoa

–       Sortzailea

–       Parte hartzailea: aktiboa, hartu emanekoa

–       Ikertzailea, eraikitzailea

–       Anitza: taldeen eta banakoen beharretara egokitua

–       Hezkidetzailea

–       Ekologista

–       Kulturartekotasunaren bultzatzailea

–       Kontsumo arduratsuaren sustatzailea

–       Inklusiboa, integrala

Iparra  Norabidea, ideala

Sarean batzen garen elkarteok Euskal Herri euskaldun, kritiko, aske eta aktibo batean sinesten dugu. Eta horretarako lantzen dugu hezkuntza ez formalaren eremu hau: Haur eta gaztetxoen astialdia.

Gure izaerarekin bat datozen helburu estrategikoak argi izanez, eguneroko lana jendartea eraldatzeari begira egiten dugu. Modu kontzientean egiten dugu lan belaunaldi berriekin. Ludikotasuna, sormena, ingurunearen ezagutza eta parte hartze aktiboa ardatz izanik, gure herri eta auzoetan zabaldu nahi ditugun balioak lantzen ditugu.


Lan moldeak metodologiak

Gure izaera eta balioak lantzeko zeharkako metodologia erabiltzen dugu. Haur eta gaztetxoen heziketan elkarlana eta parte hartzean oinarritutako metodologiak erabiltzen ditugu.

Hezitzaileak

Taldean egiten dute lan, eta antolaketa modu horretan hartzen dira erabakiak. Koordinaziorako ardurak ere egon arren, lanak banatu egiten dira kideen artean. Hori bultzatzen da gure Sareko elkarteetan.

Haurrak

Haurrek modu aktiboan parte hartzen dute, eta euren iritziak kontuan izanik programatzen dira ekintzak ere.

Gazteak

Gazteek ekintzetan modu aktiboan parte hartu arren, beraiekin batera ekintza horien programazioak aurrera ateratzea da helburu nagusietako bat. Eurak izan daitezen euren ekintzen jade eta arduradun.

Gurasoak

Euren seme alabekin egiten dugun lanaren berri ematen saiatzen gara. Horretarako bitartekoak jartzen ditugu: bilerak, ebaluazioak….

Elkarteak eta eragileak

Herriko gainontzeko elkarteekin harremanetan gaude, eta tokian tokiko jai, ekintza zein jardunaldietan parte hartzen dugu. Gure herriaren eraikuntzaren parte sentitzen gara.

Helburuak

– Astialdi hezitzailearen parte diren elkarte zein erakundeen arteko harremana bultzatzea.

– Komunikazioa garatu eta ahalbidetzea. Gaurko errealitatera egokitzea.

– Bata bestearen laguntzaz arazoei irtenbideak aurkitzen laguntzeko sarea da. Eta nola ez, ideia berrien trukaketa egiteko funtzioa betetzen du Amaraunak.

FUNTZIONAMENDUA

parte hartuzHiru hilean behin topaketak prestatzen ditugu eta eduki interesgarriak lantzeko marko bat osatzen da: AMARAUNA SAREA. Bertan gai, kezka, erronka, proiektu zein ideia ezberdinak partekatu eta plazaratzen diren egitasmoei bide ematen diegu.

Topaketa hauen emaitza da honako atari hau ere. Komunikazioa errazteko tresna edo baliabide izan nahi du atari honek. Edozein sarekidek bere herri edo auzotik kudeatuko duen ataria, hain zuzen.

Horrez gain, monografiko zehatzak prestatu, eskaini eta jaso nahi ditugu sarekideok. Jakin badakigu, elkarteon artean zehar lerroetan espezializatutako hezkuntza ematen dela. Kultura aniztasuna tratatzeko, heziketa berezia behar dutenekin aisialdia modu erakargarrian garatzeko… hamaika gai ezberdin jorratzeko ikastaro laburrak aurrera atera nahi ditugu. Tailer, ikastaro edo monografiko hauek urtean zehar burutuko dira.

HARREMANETARAKO

heldu amaraunari!

Amarauna Sarearen inguruko edozein informazio nahi izatekotan,

amarauna@urtxintxaeskola.org

helbidera idatzi edota,

94 432 0445 telefonora deitu.