TOPAKETAK

Aisialdian lan egiten dugun elkarteon topaketak dira hauek. Astialdi taldeak elkar ezagutu, kezkak konpartitu, eztabaidatu, eta guztion artean irtenbideak topatu zein aukera berriak aztertzeko topagunea dela esan genezake. Topaketa hauek 2008ko udan hasi zuten ibilbidea eta honezkero, seigarrena ere burutu da. Hainbat elkartek parte hartzen du bertan eta hiru hilean behin elkartzen gara. Parte hartu nahi?

VI. ELKARTEON TOPAKETAK

JOAN DEN OTSAILAREN 26AN BATU GINEN 8 ELKARTE EZBERDINETAKO HEZITZAILEAK IURRETAN. AMARAUNAKO TOPAKETA HAUETAN, ELKAR EZAGUTZEAZ GAIN, BI GAI NAGUSI JOARRATU ZIREN: “KOLOREZ KALERA! EGITASMOA ETA “SARETIK FEDERAZIORA” SALTO EGITEKO URRATSEN AUKERAK AZTERTZEA.

18 lagun topatu ginen Goiuria Kultur Gunean eta KOLOREZ KALERA! egitasmoarekin aurrera egitea erabaki genuen. Maiatza aldera guztion artean (eta animatzen zareten begirale zein astialdi talde gehiagorekin batera), KOLOREZ KLAERA EGUNA antolatzea erabaki genuen. Horretarako, egun hauetan zehar bakoitzak bere taldean eztabaidatu eta proposamenak ekarriko ditu hurrengo bilerara. Bilera MARTXOAREN 12an izango da, 18:00etan Zornotzako Zelaieta Zentroan.

Bestalde, Amarauna Sareak ibilbide propioa abiatzeko ordua dela aipatu genuen bertan bildutako batzuek. Jada 6 topaketa atzean utzita, Amaraunaren zita hauetan 15 bat elkarte batu izan gara bi urtetan zehar, eta 30 bat elkarteren arteko zuzeneko harremana lantzea lortu dugu. Proiektu honek elkarlana, elkarlaguntza eta bizitasuna izan dezan denon artean aurrera egiteko aukerak daudela badakigu, eta horretarako proposamena luzatu zuen Amaraunako lan Taldeak topaketa honetan

V.ELKARTEON TOPAKETAK

JOAN DEN OSTIRALEAN ELKARTU GINEN 6 ELKARTE URTXINTXA ESKOLAKO BILBOKO EGOITZAN. ARRATIA, BILBO, DEUSTU, IURRETA, LAUDIO ETA BIZKAITIK ETORRITAKO GAZTEOK BAT EGIN GENUEN TOPAKETA HONETAN. IKASTURTE BERRIA MARTXAN HARTURIK URTEKO EGITASMOAK ELKARTRUKATU, IDEIA BERRIAK ETA PROPOSAMENAK ATERA, ETA BALIABIDE MATERIALAK BANATU GENITUEN.

Plangintzen trukean

Kalera egitasmoaren inguruan hartu ziren erabaki gehienak. Bakitzak bere taldean eztabaidatu eta horien gainena proposamenak egitea besterik ez da falta! KALERA egitasmoa kaleak berreskuratu eta aisialdia gure ingurune hurbilean jendeari eskaintzeko apustua da. Kalea haur eta gazteen espazio gisa ulertuz, berau berreskuratzeko apustua egin nahi dugu. Izan ere, toki askotan espazio itxietan soilik antolatzen dira aisialdiko jolas eta tailerrak. Hori dela eta, Amaraunako Elkarteok, lema eta irudi berberarekin kalean antolatu eta ekintzak egiteko erabakia hartu dugu. Guztiok elkarrekin, Urtean zehar bakoitzak nahi duen data eta ordutegian zein molde ezberdinetan, bizpahiru  ekintza antolatuko ditu. Guzti guztiak, balio askatzaileetan oinarriturik eta nola ez, kalean.

Ekimen honi amaiera emateko maiatza aldera guztion artean jai handi bat antolatzeko ideia ere atera da…ea zelan amaitzen dugun! txiribueltaka eta hankaz gora seguru!

IV.TOPAKETAK

EKAINAREN 12, OSTIRAL ARRATSALDEZ BATUKO DIRA ARABA ETA BIZKAIAKO ZENBAIT AISIALDI ELKARTE UDARA BEGIRA, IDEIA BERRIAK JASO ETA TRUKATZEKO. ” BALIOETAN HEZTEKO KOADERNOA”REN PROPOSAMEN PRAKTIKOAK AURKEZTUKO ZAIZKIE BERTARATZEN DIREN BEGIRALE GUZTIEI.

Udaldiko, kolonia, udaleku itxiak zein kanpamenduak antolatzen ari garen garaiotan, ezinbestekoa da ideia berriez freskatu eta haur zein gaztetxoei aisialdi eredugarri eta hezitzailea eskaintzea. Horretarako baliabideak eskainiko dira ELKARTEON TOPAKETAN.Gonbidatuta zaude!

 

III.TOPAKETAK

ELKARTEKOLOREZ TOPAKETAN BATU GINENOK ARGI DUGU, AISIALDI ELKARTEON ELKARLANAZ, TRUKE ETA KOMUNIKAZIO NATURALAREN BITARTEZ, DENON LANA ERRAZTU ETA ABERASTU EGINGO DUGULA

Araba eta Bizkaiko aisialdi elkarteak batu ostean, gure arteko komunikazioa errazteko bideez eztabaidatu, ideia berrien trukaketarako tailerra burutu eta baliabideak elkartrukatzeko aukerak aztertu ditugu. Honela, aisialdi eskaintza eredugarri eta hezitzailea indartzeko asmoa adierazten dugu

ELKARTEKOLOREZ 090313

Pixkanaka zabalduz doan egitasmoa da Aisialdi Taldeen Topaketena. Hiruhilabetero elkartu eta komunean ditugun kezkak, erronkak, ideiak… elkartrukatzeko helburuarekin antolatzen dira. Edonola ere, eduki eta gai orden irekiak izan nahi ditu edozein elkarteren proposamenei irekiak direnak. Ibilbide laburra duen arren, jada 3 topaketa burutu dira eta Topaketaz topaketa, parte hartzen dugunon elkarte eta lagunen kopuruak gora egiten du. Guztion artean, AMARAUNA sarearen etorkizuna marraztera goaz! Aurrera!

Elkartekolorez topaketa zenbakietan:

ZENBAKITAN23 ELKARTEREKIN HITZ EGIN

37 ELKARTE GONBIDATU

7 ELKARTE ELURRA BADATOR! TOPAKETAN

 

9 ELKARTE ELKARTEKOLOREZ TOPAKETAN

6 ELKARTEK EZIN ETORRI

3 ELKARTE EZ ETORRI/ EZ DAKIGU

11 kide eta 3 amaraunkide= 14 lagun


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s