Kimuak elurretara doaz!

Anima zaitez!!!

Ostiral arratsaldean aterako dira 17:00tan Iurretako eleizaren atzealdean dagoen aparkalekutik eta Zurizako kanpineko aterpetxera joango dira zuzenean.

Larunbatean egun osoa elurretan pasako dute. Elur mailaren arabera, fondoko eskiak edo raketak alokatuko dituzte egun osorako.

Eguna mendian pasa ondoren gauean Zurizara itzuliko dira afaltzera.

Igande goizean berriro ere elurraz gozatzeko aukera izango dute, bertan bazkaldu eta arratsaldeko 19:00ak aldera iritsiko dira Iurretara.

APUNTATZEKO:  www.kimuak-elkartea.com

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Urtxintxa Eskolak datorren ikasturterako ikastaroak eskaini ditu

AURREMATRIKULAZIO KANPAINA BUKATZEKO BI ASTE FALTA DIRA. BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLAK, URTERO BALIOETAN HEZTEKO TREBAKUNTZA ANTOLATZEN DU IKASTARO OFIZIALAK, PROPIOAK ETA IKASTARO OSAGARRIAK ESKAINIZ. HAUEK BILTZEN DITUEN ESKULIBURUA DUZUE HEMEN.

Ikastaroen artean, Astialdiko Begirale eta Zuzendari ikastaroez gain, Hezkidetzan Aditua eta Kulturarteko Hezkuntzan Aditua ere eskaintzen da. Horrez gain, nobedade gisa Heziketa Premia Berezien ikastaroa eskaini da aurten. Eta gurasoei zuzendutako ikastaro trinkoa ere proposatu dute Guraso Eskolarekin.

 

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Begirale ikastaroa bideo batean bildu dute Berrizko ikasleek

AURTEN BEGIRALE IKASTAROA BUKATU BERRI DUTE BERRIZKO IKASLEEK ETA, OROIMEN EDERRAK PILATU DITUZTE BIDEO-MUNTAIA HONETAN.

Bertan eman dituzten orduak jolasetan, hausnarketan eta esperientziak konpartituz zein ikasiz igaro dira. Hona hemen horren erakusgarria. Zorionak!

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Amarauna Topaketak gainean dira!

IX.AMARAUNA TOPAKETAK IZANGO DIRA EKAINAREN 3AN. IGORREKO KULTUR ETXEAN ELKARTUKO GARA EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA ARDATZ IZANIK AISIALDI MUGIMENDUAREN PARTE GAREN ELKARTEAK. BIZKAIKO, ARABAKO ZEIN EUSKAL HERRIKO EDOZEIN TXOKOTIK ETORRITAKO AISI TALDEEI IREKIA!

Topaketa batzuk atzean utzita, Amarauna Sarea definitzen ari gara guztion artean. Aisialdi Elkarteon sare hau elkar harremana sustatu, sendotu, elkar elikatu eta batez ere gure arteko komunikazioa hobetzeko sortua da. Gure beharrak zeintzuk diren aztertu eta horiei konponbidea emateko asmoarekin. Tresna berriak sortu eta konpartitzeko. Elkarrekin gure proiektuak aurrera ekiteko!

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Lumagorri Heterosexismoaren Aurkako Taldeari elkarrizketa

Maiatzaren 17an, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako eguna izan zen. Lumagorri Heterosexismoaren Aurkako Taldearekin aritu dira Gazteiraultza.info-koak, egun honen inguruan, gizartearen zein instituzioen hipokrisiaren inguruan, sexu askapen mugimenduaren zein patriarkatuaren eta gazteriaren inguruan… aritu dira bideo honetan.

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Praktikak aisi talde batean egiteko aukera paregabea

AMARAUNA EGITASMOA MARTXAN JARRI ZENETIK ARGI IZAN DUGU BEGIRALE IKASTAROETAN ZAUDETENOK PRAKTIKAK EGITEKO GARAIAN, AUKERA ONENA DUZUELA AISIALDI ELKARTE BATEAN PARTE HARTZEARENA. ARRAZOIAK SOBERAN DAUDE.

Batetik, gure inguruneko beharrak zeintzuk diren hurbiletik ezagutzen ditugu. gure herrian edo auzoan aisialdiaren esparruan ondo dagoena eta hobetu beharrekoa zer den argi dugu, eta gure errealitatea ezagutzea ezinbestekoa da hezitzaile lana behar bezala egiteko. Bestetik, toki askotan ez dago talderik, proiekturik… alor honi erantzuteko.  Zergatik ez gure kabuz sortu? Aukera ona izan daiteke praktikaldia betetzeko, eta nola ez, gure herrian dagoen hutsune handi bati konponbidea topatzeko. Nor, bada, gu baino egokiagoak? Ilusioz, indarrez, eta urratsez urrats ekimen ugari antola ditzakegu. Gure ideiak paperetik errealitatera eraman.

Horretarako nahia eta gogoa besterik ez dugu behar!! lehen pausoak emateko laguntza behar baduzue, jakizue hemen dagoela Amarauna Egitasmoa. Zuei laguntzeko prest. Paperak, aurrekontuak, dirulaguntzak, baliabide materialak… ez daitezela oztopo izan!!

Zuen proiektuak errealitate egiteko bidelagun izango gara, nahiez gero. Eta jada, zuen herrietan edo inguruetan, Aisialdi Talderik badago, bertan praktikak egiteko erraztasunak edo kontaktuak eman diezazkizuegu.

Animatzen? amarauna@urtxintxaeskola.org

BALIABIDEAK, BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

KULUNKAN abiatu dute astialdi hezitzailea zabaltzeko asmoz!

KULUNKAN EGITASMOA SORTU DUTEN LAGUNEK, PROPOSAMENA ZABALDU NAHI DIETE ASTIALDI HEZITZAILEAN LAN EGITEN DUTEN HERRIETAKO ERAGILEEI ZEIN ERAKUNDEEI PROIEKTU BERRI BAT ELKARLANEAN MARTXAN JARTZEKO. GABONETAKO OPORRALDIAN ‘KULUNKAN IKAS-JOLAS GUNEA’ PRESTATU ETA PUBLIKO ZABALARI ESKAINTZEKO.

Honen berri sakonago emango dute hala ere, datorren maiatzaren 25ean, asteazkena. Goizeko 12etan edota arratsaldeko 5etan, bi deialdi hauetan emango dituzte azalpen eta argipen guztiak. Bilboko EGK-ren egoitzan jarri dituzte hitzorduok, eta bertaratu ezin dutenekin ere biltzeko prestutasun osoa agertu dute.

Harremanetarako emaila sortu dute: kulunkan@egk.org

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Urtxintxa Eskolak udarako ikastaro laburrak eskaini ditu

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ASTIALDI FOROTIK ASTIALDIA ASTINDU!

ASTIALDIA ASTINDU! LELOPEAN, EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUAREN BAITAN ASTIALDI ESPARRUKO FEDERAZIO ETA ESKOLAK BILTZEN DITUEN ASTIALDI FOROAK OPORRALDIRAKO PROPOSAMENEN BERRI EMAN DI HIRU HERRIALDETAKO UDALEKU ETA KANPAMENDUAK BATUZ.

Prest da ‘udako operazioa’. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ehun gazte-taldek ikasturte osoko lanaren emaitza aurkeztu dute: 155 udaleku eta opor-jarduera. Guztira, bolondres-elkarte horiek 9.000 plaza baino gehiago eskaintzen dituzte udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako-ekintzetan parte hartzeko.

Zehazki, Araban 14 taldek hogei kanpaleku prestatu dituzte; Bizkaian, 50 elkartek 73 txanda diseinatu dituzte; eta Gipuzkoan, 36 erakundek 62 plan proposatzen dituzte.

Ekainaren 23tik hasita eta abuztuaren 29ra arte, euskaraz zein gazteleraz, bi urtetik gorakoentzat, gustu guztietarako dago: udaleku irekiak auzoan edo herrian, kanpaldi klasikoak Euskal Herrian edo Errioxa, Kantabria eta Huesca bezalako beste toki batzuetan eta kanpaleku ibiltariak Pirinioetan, Done Jakue bidean edo Europan zehar InterRailen bidez, besteak beste. Abentura-programak eta auzolandegiak ere antolatu dituzte, bai eta beste gazte-talde batzuekin elkartrukeak ere (zehazki, Belfasteko gazteekin).

Eta, hori guztia, balio erantsi batekin, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak azpimarratu duenez: “Jarduera hauek plus sozial bat dute; izan ere, ikasturtean zehar modu boluntarioan lan egiten duten astialdi-taldeek antolatzen baitituzte, eta elkarte horiek elkartegintzatik eta boluntariotzatik abiatutako balore-heziketan eta jendarte-eraldaketan sinisten baitute”.

Gainera, ez dute udaran bakarrik lan egiten: ikasturtean zehar bere auzo eta herrietan buru-belarri aritzen dira ere, jende guztiarentzat irekiak diren ekintzetan. Udalekuak, beraz, ikasturtearen gailurra baino ez dira. Eta non aurkitu daitezke talde horien eta bere udarako planen gidak, eta izena emateko kontaktuak? Gazteriaren Kontseiluko webgunean, www.egk.org. Paperean ere eskuratu daiteke, EGK-k Gasteizen, Bilbon eta Donostian dituen egoitzetan eta edozein gazte informazio bulegoan.

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Begirale Topaketen ostean, Zorionak guztiei!

BEGIRALE TOPAKETEN OSTEAN, HILABETEKO EPEA PASATA, ANTOLAKUNTZAKO KIDE ETA DINAMIZATZAILEAK BATU GARA AURTENGO ASTEBURUA BALORATZEKO. HORRETARAKO, BEGIRALE GUZTIEN EBALUAZIOAK JASO DITUGU ETA HORREN GAINEAN ERE, HURRENDO URTEETARAKO KONTUAN HARTZEKOAK BILDU DITUGU HEMEN.

Gure ebaluazioa positiboa izan da orokorrean, baina taula honen bidez laburbildu nahi dugu deigarrienak egin zaizkigun kontuak, nahi duenak ere irakurgai izan dezan:

TXALOTZEN DUGU

KRITIKATZEN DUGU

PROPOSATZEN DUGU

–  Blogean emandako irizpideak jarraitu eta irakurri izana.

–  Lib dup-ean aktiboki parte hartu izana.

–  Elkarrekiko errespetua.

–  Sortutako giroa.

–  Guztiek dinamizatutako jarduerak.

– Gasteizko dinamizazioa

–  Elkartetako aurkezpenak. Eskerrik asko zuen esperientzia kontatzeagatik.

–  Kapitalextrix eta Pantxikeitorren inplikazioa.

–  Aiaraldeko laguntzaileak Lib dup-ean egindako lanagatik.

  Elkarteen txokoan (kafean) parte hartzeko lagun guztiak animatu ez izana.

–  Denbora librean euskararen erabilera eskasa.

–  Ikasle batzuen konpromiso falta.

–  Pertsona batzuen jarrera pasiboak eta lan egiteko gogo gutxi.

–  Lanean jarraitzea eta lortuko duzuen titulua “esprimitzea”, ikasitako guztia praktikara eramanez.

–  Astialdi talderik edo ekintzarik ez dagoen herri edo auzoetan, taldeak sortzea.

–  Praktikak astialdi elkartetan burutzea edota proiektu berriak sortzea Urtxintxa-Amarauna laguntzaren bitartez.

–  Begirale gisa aritzean gure herriko haur eta gaztetxoekin, hezkuntza ez formalaren bidez, ikasitako balioak lantzea eta transmititzea.

BERRIAK atalean publikatua | Iruzkin 1