AISIALDIAN TOPATU

EUSKAL HERRIKO AISIALDI MUGIMENDUKO ELKARTEAK, BEGIRALEAK ETA GAZTEAK LARUNBAT HONETAN ELKARTUKO GARA  DURANGON. SANTA ANA PLAZAN IKUSIKO GARA GOIZEKO 10:30EAN

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako jendea batuko gara azaroaren 14an, goizeko 10:30ean, Santa Ana Plazan. Aisialdi mugimenduaren parte garen gazteok, sistema kapitalistari aurre egiteko apustua egiten dugu herriz herri eta auzoz auzo.

Hezkuntza ez formalaren esparrutik etorkizuneko jendartearen heziketa prozesuan eragin nahi dugu. Euskal herria, euskal kultura eta errealitate anitzarekiko maitasunez eta konpromisoarekin. Gure lanaren bitartez balore positiboak zabaldu nahi ditugu, kultura aniztasunaren aldeko balioak, aukera berdintasunean oinarrituriko balioak, kontsumo burujabe baten aldekoa… Globalizazioaren baitako indibidualismorako joeran oztopo izan nahi dugu. Elkarlana, elkarbizitza eta ondare kulturalen aldeko transmisioa egin nahi dugu. Eta nola ez, Euskal Herria eta euskara ardatz izanik. Haur eta gaztetxoen aisialdian eragitea ezinbestekoa iruditzen zaigu eredu kapitalista hau gainditzeko.

Hori dela eta, Azaroaren 27, 28 eta 29an Zestoan burutuko diren Gazte Topaketetan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu aisialdian antolatzen den gazteriari. Bestalde, azaroaren 14an egingo dugun asanbladara hurbiltzeko deialdia luzatu nahi genuke Euskal Herriko toki guztietara.

Ekin dezagun batera!

Harremanetarako: aisialdiantopatu@gmail.com

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s