ASTIALDI FOROTIK ASTIALDIA ASTINDU!

ASTIALDIA ASTINDU! LELOPEAN, EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUAREN BAITAN ASTIALDI ESPARRUKO FEDERAZIO ETA ESKOLAK BILTZEN DITUEN ASTIALDI FOROAK OPORRALDIRAKO PROPOSAMENEN BERRI EMAN DI HIRU HERRIALDETAKO UDALEKU ETA KANPAMENDUAK BATUZ.

Prest da ‘udako operazioa’. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ehun gazte-taldek ikasturte osoko lanaren emaitza aurkeztu dute: 155 udaleku eta opor-jarduera. Guztira, bolondres-elkarte horiek 9.000 plaza baino gehiago eskaintzen dituzte udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako-ekintzetan parte hartzeko.

Zehazki, Araban 14 taldek hogei kanpaleku prestatu dituzte; Bizkaian, 50 elkartek 73 txanda diseinatu dituzte; eta Gipuzkoan, 36 erakundek 62 plan proposatzen dituzte.

Ekainaren 23tik hasita eta abuztuaren 29ra arte, euskaraz zein gazteleraz, bi urtetik gorakoentzat, gustu guztietarako dago: udaleku irekiak auzoan edo herrian, kanpaldi klasikoak Euskal Herrian edo Errioxa, Kantabria eta Huesca bezalako beste toki batzuetan eta kanpaleku ibiltariak Pirinioetan, Done Jakue bidean edo Europan zehar InterRailen bidez, besteak beste. Abentura-programak eta auzolandegiak ere antolatu dituzte, bai eta beste gazte-talde batzuekin elkartrukeak ere (zehazki, Belfasteko gazteekin).

Eta, hori guztia, balio erantsi batekin, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak azpimarratu duenez: “Jarduera hauek plus sozial bat dute; izan ere, ikasturtean zehar modu boluntarioan lan egiten duten astialdi-taldeek antolatzen baitituzte, eta elkarte horiek elkartegintzatik eta boluntariotzatik abiatutako balore-heziketan eta jendarte-eraldaketan sinisten baitute”.

Gainera, ez dute udaran bakarrik lan egiten: ikasturtean zehar bere auzo eta herrietan buru-belarri aritzen dira ere, jende guztiarentzat irekiak diren ekintzetan. Udalekuak, beraz, ikasturtearen gailurra baino ez dira. Eta non aurkitu daitezke talde horien eta bere udarako planen gidak, eta izena emateko kontaktuak? Gazteriaren Kontseiluko webgunean, www.egk.org. Paperean ere eskuratu daiteke, EGK-k Gasteizen, Bilbon eta Donostian dituen egoitzetan eta edozein gazte informazio bulegoan.

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s