Guraso.com ataria berritu dute

GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEAK ETA TXATXILIPURDI ELKARTEAK, GURASO.COM WEBGUNEA BERRITU DUTE GURASO EUSKALDUNEN PREMIAK ASETZE ALDERA.

Berria.info-n adierazi dutenez, “Amatasuna eta aitatasuna egungo gure gizarte berdinago honetara ekartzeko” ataria sortu zuten Goiena Komunikazioa Zerbitzuak eta Txatxilipurdi elkarteak, eta orain berritu egin dute. Guraso.com ataria gurasoei informazioa eskaini eta topagune bat eskaintzeko gunea da, horretarako baliabide egokiak bilduz. Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak lagundu dute diruz.

“Askotarikoak baitira guraso berriek topatuko dituzten arazoak seme-alaben hezkuntzan ustezko xamurtasunaren ordez estresa barra-barra dabilen gizarte honetan: haurdunaldi eta erditze zailak, haurtzaindegiak gainezka, lana eta gurasotasuna ezin eramatea, heziketaren joera berritzaileak, bikote banaketaren alternatiba betiere mingarria, guraso adinduxeak ugaritzea, sexu-bazterketa sentitzea…”.

Haurren inguruan informazioa zabaltzeko hainbat aditu eta profesionalek parte hartuko dute webgunean. Beste batzuen artean informatika eta Internet, jolasak eta jostailueak, logopedia, psikologia, elikadura, euskara, pediatria, psikiatria, kirola, sexologia, aitatasuna, aisialdia eta psikomotrizitatea.

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s