Matxinsalto egunean Aisialdiaz eztabaidatzeko tailerra izango da

IRITSI DA ASTE SANTUA. ETA OPORRALDIEKIN BATERA, ASTE BETE BARRUKO OSTIRALEZ, APIRILAREN 22AN ZITA EGINA DUGU GAZTEOK, SORALUZEN. BERTAN, GOIZ GOIZETIK GAZTEOK PARTE HARTZEKO MAHAINGURU ETA TAILERRAK IZANGO DIRA GAI ASKOREN INGURUAN. AMARAUNAKO AISIALDI TALDEOK ERE IZANGO DUGU ZERESANA ETA ZER JASOA EKIMEN HONETAN.

Egitaraua bete betean dago oraingo hentan ere, eta Euskal Herriko kolore guztietako gazteak izango gara ongietorriak. Matxinsaltoen erara salto egiteko aukera paregabea. Hona jarraian egitaraua

  • 10:00etan izen ematearen irekiera Udaletxeko arkupean
  • 11:00etan harrera Plaza Berrian
  • 11:30-14:30 tailerrak
  1. Harremanak eta sexualitatea
  2. Komunikazioa
  3. Kultura
  4. Hezkuntza
  5. Nekazaritza
  6. Sozioekonomia
  7. Aisialdia
  • Ondoren bazkari herrikoia frontoian (txartelak egunean bertan izen ematearekin batera salgai)
  • Behin bazkaldu eta gero herriko txoko ezberdinetan kultur maratoia burutuko da. Honako guneak egongo dira:
  1. Salto ausardiaz!: Dantza afrikarrak eta zanpantzarrak. Ez ikusteko, normalean bezala, baizik eta ikasteko. Dantza afrikar ikastaroa emango dute. Zanpantzarrak ere trajea jantzi eta bere ibilera bitxia ikasteko aukera izango da. Honetaz gain rokodromoa eta zirkoa ere egongo dira.
  2. Salto erritmoaz!: Goientxe familia, Norte Apache, graffiteroak… Euskal Herriko hip-hoparen adierazgarriak.
  3. Salto irudimenaz!: Bideo eta irudi sorkuntzaz osatutako erakusketa gela ilunean. Gazteon ikusentzuneko sormen lanak ikusteko aukera paregabea.
  4. Salto kalera!: gelditzeko unerik utziko ez digun kale animazioa.
  5. Salto sormenaz!: kontzertu didaktiko berezia Xabi Solano eta DZrekin eta ondoren bertso-hop emanaldi berezia (Izar Mendiguren, 11 bertute, LaHaine…)
  6. Salto zentzumenetara!: Didgeridoo emanaldia Didgeriloopeko Iban Nikolairekin, Hanka hutsik poesia errezitaldi musikatua, Mara, txalaparta emanaldi bereziak…
  7. Salto antzeztuz!: Errautsak antzezlan bikaina ikusteko aukera izango da.
  8. eta gauean… Salto Dantzara!: Izateren kontzertua, erromeria Xeroxiette taldearekin eta sorpresa gehiago ere ez dira faltako!

Informazio gehiago eskuratuko duzue hemen klikatuz!!

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s