Xenofobia eta arrazakeriaren aurka hezi

DATORREN MARTXOAREN 21EAN, ASTELEHENA, XENOFOBIA ETA ARRAZAKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA IZANGO DA. HORI DELA ETA, BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLAK BAT EGIN NAHI DU SOS ARRAZAKERIAK LUZATUTAKO DEIALDIAREKIN. BERTAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU. HORREZ GAIN, KULTURARTEKO HEZKUNTZAN LANEAN SEGITZERA ANIMATZEN DITU OHAR HONEN BIDEZ.

Gauza jakina da egun, Euskal Herrian, kultura eta jatorri ezberdinetako pertsonak biltzen garela herri eta hirietan.  Egoera berri honek aniztasuna eta aberastasuna eskaintzeaz gain, jendartean zalantzak, nahasteak eta gatazkak ere sor ditzake. Eta hori dela eta, egoera honi aurre egiteko gakoa, arrazakeria eta xenofobiaren prebentziorako hezkuntza dela uste dugu.

Hezkuntza formalaren zein ez formalaren bidez, ume eta gazteek edukiak barneratzeaz gain, sinesmenak, jarrerak eta balioak ere bereganatzen dituzte. Gaurko ikastetxe, aisialdi talde, ludoteka… eta udalekuetan, aniztasuna nabaria denez gero, gai honekiko prebentzioa eta aurretiko lana egitea ezinbestekotzat jotzen dugu Urtxintxa Eskolan, baita sentsibilizazioaren lanketa egitea ere.

Zeregin honen helburu nagusia, jendarte plural honetatik ahalik eta etekin positiboena ateratzea eta aniztasun egoera berria ondo kudeatzea da. Honetarako tresna dugu kultura arteko hezkuntza.

Aniztasun kulturala lantzerakoan, hezitzaileok baliabide, trebakuntza eta estrategia falta sumatzen dugu askotan. Zailtasunak ditugu kulturarteko hezkuntza eta arrazakeria eta xenofobiaren prebentzioa gure jardueretan zeharkatzeko. Hori dela eta, euskaraz eta euskal komunitatearen beharretara egokituz, gaia lantzeko baliabideak, materialak eta trebakuntza sustatzeari ekin behar diogula uste dugu. Eta are gehiago, material hauek hezkuntzaren garapenean aritzen diren guraso, hezitzaile zein irakasleen artean zabaldu beharra ikusten dugu. Urtxintxa Eskolatik ahalegin berezia egiten da honekiko, eta gainontzeko jendarteko eragileei ere deia luzatzen diegu kulturartekotasunean hezi eta gatazken prebentzioaren aldeko lanean murgiltzeko. Kulturartekotasunaren erronkan gurekin batera murgiltzera animatu nahi zaituztegu…etxetik, patiotik, eskolaz kanpokoetatik, ikastetxeetatik, herriko plazetatik…

Beste hainbat baliorekin batera hezkuntzan egiten ari garen inurri lanak eramango gaitu kultura aniztasuna aberastasunez marrazten duen jendartea eraikitzera! Arrazakeria eta xenofobiarekin buka dezagun! Aniztasunaz gozatu!

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s