AMARAUNA TOPAKETAK

OSTIRALEAN BATU GINEN DURANGOKO ‘PINONDO ETXEA‘N AMARAUNA SAREKO 6 ELKARTE. BERTAN, ELKAR EZAGUTZEKO DINAMIKEZ GAIN, SAREGINTZAZ HAUSNARTZEKO AUKERA IZAN GENUEN ETA AMARAUNAREN IBILBIDEAREKIN ATZERA BEGIRATUA EGIN GENUEN

Amarauna Topaketak egiten diren zazpigarren aldia izan da, eta gero eta nabariagoa da elkarren artean sortutako konfiantza. Gustura bildu ginen astialdi mugimenduaz hausnartu eta etorkizunera begira jartzeko. Elkarrekin eraiki nahi dugun etorkizuna hurbil da, baina apurka apurka bada ere, batera egin beharreko bidea dela erabaki genuen ostiraleko topaketan.

Sarea nola egin, zertarako, noiz,¬† norekin, zein epetan…hori guztia eztabaidatu eta atontzen joateko hitzordua otsailerako uzti dugu. Hurrengo topaketetan helduko diogu gai hauei, eta ordurako, gure taldeetan eztabaidaturik izango dira galderetako asko. Gidoi edo jarraibideak proposatuko dira Amaraunatik, eta modu honetan, hasierako urratsak emateko etxeko lanak aurreratuko ditugu.

Topaketan egoterik izan ez zenutenok ere izan dezakezue gune honetan txoko bat. Amarauna Sareak ateak zabal zabalik izan ditu beti, eta oraindik ere, elkartzeko hautua egin dugunez gero, zuentzako leku dotorea dugu gordeta :)!

Beraz, zalantzarik gabe, jarri harremanetan amarauna@urtxintxaeskola.org helbidera idatziz edo Urtxintxa Eskolara deituz 94 432 0445. Laster arte!

Post hau BERRIAK, TOPAKETAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s