Kar Kabiari elkarrizketa

UDA OPAROA IZAN DUTE KAR KABIA ELKARTEKO KIDEEK. ORAIN GUTXI LEKEITION JAIOTAKO PROIEKTUA DA KAR KABIA. AISIALDIAN ETA EGUNEROKO BIZITZAN SORMENA OINARRI ETA GIDARI IZAN NAHI DUEN ESGITASMOA, HAIN ZUZEN. AMARAUNAK HAREKIN TXOR-TXORREAN ARITZEKO AUKERA IZAN DU.

Uda ederki pasa duzuela entzun dugu.

Bai, edarto baten. Airean zegoen ideia bat izatetik, sentitu, pentsatu eta eginez, udaleku ibiltaria Lekeition hasi eta Hondarribin bukatu arte lurreratu eta errotu da. Hamar egunez ametsetan ibili gara, gure sormena baliatu dugu horretarako eta izugarrizko esperientzi pilotoa izan da talde osoarentzako, gazte zein ez hain gazteontzako. Norbera eta taldea ezagutzeko aukera paregabea, norbere mugak gaindituz, norbere gaitasunekin esperimentatuz, ardurak eta eginbeharrak denon artean banatuz eta beste jendarte eredu bat eraikiz egun horietan zehar.

Zergatik sortu zenuten Kar kabia Elkartea?

“Karkabia” etxe zaharren artean dagoen tarteari deitzen diogu Lekitton. Alde zaharreko kaleetan ikus ditzakegu eraiki zaharren artean atetxo txikiak, tarte hori estaltzen dutenak. Bide estaliak dira beraz, ahaztuak, itxiak, sarritan existitzen direla ere ez dakigunak, eta, noski, nora garamatzaten be ez dakigunak.

Izen honekin sortu genuen “karkabia kultur elkartea”, herrian kultur eta sormenaren esparruan dagoen hutsuneari erantzun nahian. Artea tresna gisa eta sormena oinarri hartuta, herrian kultur eta aisialdi mailan ditugun gabezietan ekin eta herritarrok guk geuk sortutako kultura sortu eta sustatzeko asmoz.

Herriko gazte batzuk ahulezi honetaz ohartu eta bai herriko gazteentzat zein helduentzat sormen eta adierazpen artistikoarekin lotutako hainbat eskeintza desberdin antolatzen ari gara. Eta horien artean kokatzen dugu udaleku ibiltaria ere, 14-16 urte arteko gazteentzat zein herriko gazteontzat (begirale gisa) zuzendua. Hau da, karkabia ez dio soilik aisialdiko esparruari erantzuten herriko kulturari baino, eta hor kokatzen dugu aisialdiko esparrua.

Taldearen sorrera nahiko gertu duzue. Jaioberriak baina indartsuak.

Ideia orain urte luzeetakoa da, denbora luzean ibili gara herriko hutsune horren aurrean zer egin hausnartzen. Ixilean baina lana egiten egon gara, sukaldeko lanean alegia. Igaro den urtean erabaki genuen hasnarketa horri praktikan ekiteari eta ikastaro ezberdinak herri mailan eskeintzen hasi ginen; dantza garaikidea, biodantza, photoshop, dantza afrikarrak, zirko teknika aereoak, kontorsioa eta udaleku ibiltariak bezalako ekimenekin besteak beste. Herriko jendeak begi onez hartu ditu egindako ekimenak eta urte honetarako ere hainbat ikastaro eskeintza ditugu.

Udalekuetako taldeari dagokionez ere, jaioberria da. Igaro den urtean, aisialdira begirako herriko errealitatearen inguruko azterketatxo bat egin ostean, horri erantzuteko esperientzi piloto bat egitea pentstu genuen. Ikastola zein institutoko D.B.H. 2-3-4 ko gazteei udalekuaren ideia aurkeztu eta bizkor hasi ginen gogotsu dena guztion artean antolatzen. Begirale zein gazteon artean bi hilabete lehenagotik bilerak egiten hasi ginen; udalekuari helburuak jartzen, udalekuetako arauak adozten, filosofia bat finkatzen eta programa zein azpiegiturako kontuak lotzen. Denok egin dugu dena, eta horrek egin du berezi udalekua, hasieratik bertatik guztion proiektu giza sentitu dugulako, guk geuk eraikia. Udalekuak bukatu ostean ere, sortutako taldetasun izaeraren islada izan dira egin ditugun eta egingo ditugun ekimen ezberdinak ere.

Aisialdian, artea eta kirola?

Karkabiaren oinarrian esan bezala, sormena dago. Surfean izan, margotzen, serigrafia egiten, sukaldatzen, jolasean, mendian, zirko teknikak egiten, antzerkia egiten, hezkidetza tailerrak giten, abesten… Besteak beste aipatutako ekimenak izan dira udalekuetan zehar egin ditugunak, eta egin dugunaren guztiak izan du oinarri berbera. Denok erabil dezakegu artea sormenerako tresna gisa, denok artistak baikara eta norbera delako denetatik hoberena

Zer duzue orain esku artean?

Uztailean egin genuen udalekua eta orduz geroztik, sarritan batu izan gara ekimen ezberdinak egiteko. Adibidez, udalekuetan ez genuen izan denborarik altxorreran bila egiteko eta Abuztuan egin genuen Lekeitiotik zehar. Edo eta udan zehar udalekuetakook mendiz mendi joan ginen hondartza batera bazkaltzera. Eskualdeko HITZA egunkarian ere erreportaia bat egin genuen guztiok eta herriko jaietan paella txapelketara ere aurkeztu ginen. Azken finean, udalekuetako esperientzia, aurrera begirako ekimenetarako oinarri eta bultzatzaile indartsua izan da.

Azaroan, adibidez, herriko jaialdi batetan parte hartuko dugu artearekin lotutako ekimen bat antolatuz. Baita ere oraintxe aurkeztu berri den “Prohibido Recordar” dokumentalaren aurkezpena egin nahi dugu. Izan ere, Saturrango hondartzatik pasatzean aditu datek Guda Zibilean emakumeek bertan bizitakoaren berri eman zigun eta unkituta gelditu ginen. Orain dokumentalekin herritarrei aurkeztu nahi diegu guk ikusi eta ikasi genuena udalekuan handik pasatzean.

Azkenik, aurtengo udalekuak izan duen arrakasta ikusirik, laster hasi beharko gara antolatzen hurrengo udaleku ibiltaria! dagoeneko ideiak ez zaizkigu falta eta!

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s