ELKARRIZKETA

Kirikiño Aisialdi Taldeak 25 urte baino gehiago daramatza kaleak haur eta gazteentzako ekintzaz janzten. Uda amaierarako Multiabentura egonaldi bat prestatu dute Nafarroan. Uztailaren  16a bitarte zabaldu dute izena emateko epea Laudioko Kultur etxean. Amets Meaza Kirikiñoko kidea da eta Aiaraldeko gazte eta gurasoei “kirikigazte” programan parte hartzeko deia luzatu die.


Iraila hasierarako Multiabenturaren aldeko apustua egin duzue. Zein da proposatzen duzuen plana?

Ba…Laudiotik Bidarraira joan, eta bertan, iparralden raftinga egingo dugu, jarraian Bertizera(Nafarroa) joango gara ostatu hartzera baina Zugarramurdiko sorgin museoan eta lezeetan egingo dugu parada, beraz gauerarte ez gara Bertizera iritsiko. Eta geratzen zaizkigun gainontzeko egunetan, piragua, kainoi jeitsiera, tirolina eta beste hainbste ekintza egingo ditugu. 12-16 urte bitartekoentzako plana prestatu dugu, DBHkoentzat, hain zuzen. Jakin badakigu nahiko adin zaila dela, baina ekintza erakargarria dela iruditzen zaigu eta txikiagoentzat eskaintza zabalagoa delako. Normalean luzapena edo, laudion egiten dugu baina aiaraldeko gazteei ez dizkiegu eskaintza honen aterik ixten! Anima daitezela!

Zer da eskaintzen duzuena aisialdiaren bitartez?

Gauza asko, baina euskaraz ondo pasatzea da gure helbururik garrantzitsuena edo aipagarriena. Herriko ume ta gazteei aisialdi alternatiboa da gure eskaintza. Herrian zein herritik kanpo gauzak antolatuz, naturarekin harremanduz, kulturartekotasuna barneratuz, kirola eginez, sormena landuz…

Kirikiño Laudioko Aisialdi talderik zaharrenetarikoa da. Zerk mantentzen du gazte?

Galdera zaila, askotan kasualitatez mantentzen dela ere esaten dugu eta! askotan, erreleborik ez ikusteak erretzen badu ere, kirikikideen arteko giroak mantentzen duela piztuta esango nuke. Baditu loratutako boladak eta beste batzutan udazkenaren parera, loreak jauzi eta berriak ateratzen ez zaizkiola, baina, gaudenon indarrak mantentzen du orain dela ia hiru hamarkada sortutako hura bizirik!

Urte guzti hauetan era askotako ekintzak burutu dituzue. Eskulanak eta jolasak egiteko imaginazioa ez zaizue agortzen?

Berriz hasi ggara auzoetako jaiak konkistatzen, urtebetze jaiak ospatzen…eta bai, egia da horrenbeste gauzetan egoteak ideiak agortzera bideratu gaitzakeela baina ideia berriak sortzen ere laguntzen du. Gero eta saltsa gehiago eskaintzen dizkigute eta hori poztekoa da. Esan dezakegu 2010a azken urteetako urterik lanpetuena izaten ari dela.  

Aurrera begira, zer asmo duzue?

Ekintzei dagokionez, oraingoz udara datorkigu eta baditugu san pedrotan, areta eta laudioko jaietan eginbeharrak. Eta urteari amaiera emateko urteko azken lau sorgin zapatuak ere hor ditugu. Horiek denak dagoeneko baieztatuta. Eta gero gaineratu ahal zaizkigunak edo guk sortu nahi ditugunak, noski! Taldearen etorkizunari buruz galdezten ari bazara, auskalo! Errelebo falta da gure beldurra.

Iturria: www. aiaraldea.com

Post hau BERRIAK, Kirikiño atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s