VII. AMARAUNA TOPAKETA

UDA IRITSI DA HONEZKERO, ETA BALIABIDEEN POLTSA ATERA DUGU BERRIZ ERE, GURE UDAKO JARDUERETAN PRAKTIKAN JARTZEKO HAINBAT JOLAS ETA PROPOSAMENEKIN. TOPAKETA HONEN IZAERA GUZTIZ DINAMIKOA DA. BALIOETAN HEZTEKO JARDUERAK ESKAINI ETA JASOTZERA GATOZ! GUZTION ARTEAN PILATZEKO IDEIA ETA EKINTZA INTERESGARRIAK PARTEKATU, PRAKTIKAK JARRI ETA ONDO BAINO HOBETO PASATZEKO ASMOAREKIN.

Euskaraz lan egiten dugun aisialdi taldeok, jarduera mordoa dugu aurreikusirik udarako: udalekuak, hiri koloniak, kanpamenduak, tailerrak, ikuskizunak…

Udako hilabeteei begira, ideia berrien trukea egin nahi dugu (baliabide hezitzaileak bildu) oraingo topaketetan. Balioetan hezteko proposamenak luzatuko dira bertan: euskara bultzatzeko proposamenak, kulturartekotasuna lantzeko aukerak, aukera berdintasunari heltzeko jolasak, premia berezia duten haurrekin aritzeko ekintzak, ingurumenarekiko errespetua sustatzeko jarduerak…

Hamaika ekintza planteatzen ditugu urtero gure taldeetan… zergatik ez konpartitu eta trukatu? Asko dugu elkarri emateko eta asko dugu elkarrengandik jasotzeko. Horretarako luzatzen dizuegu deialdi hau:

Ekainaren 25ean, 17:00-19:30 · Urtxintxa Eskolan

eta gero, poteo-bokateoa Errekaldeko Jaietan!

KONFIRMATU ASISTENTZIA: amarauna@urtxintxaeskola.org


Post hau BERRIAK, TOPAKETAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s