UDAKO AISIALDIA PIL PILEAN

UDARAKO PREST GAUDE JADA, AISIALDI ELKARTE GEHIENOK BADAKIGU NON PASAKO DITUGUN GURE OPORRAK ETA UDALDIAK. UDALEKUETAN, KANPAMENDUETAN, HIRI KOLONIETAN, MULTIABENTURA EGONALDIETAN… BAINA DENAREN GAINETIK AISIALDIA SUSTATZEA DUGU XEDE: EUSKARAZ, BALIOETAN OINARRITURIKO HEZIKETA LANAK EGINEZ… HEZTEKO ETA GOZATZEKO.

Lagunak egin, bizikidetzarako arauak partekatu, ondo pasatzeko jolasak, ekintzak, uretako jarduerak, abentura kirolak, mendi ibilaldiak, beldur gauak, musika kutxa, altxorraren bila… zeinek ez du irrikaz hartzen udalekua?

Amaraunan parte hartzen duten aisialdi taldeek ere badute euren proposamena mahai gainean:

– BIZARRA LEPOAN: Udaleku irekiak (ekaina eta uztailan)

– GAZTE ALAI: Udalekuak Tormen (ekaina-uztailan)

– TXEPETX ASTIALDI TALDEA: Udalekuak Errenterian (uztailan)

– KIMUAK AISIALDI TALDEA: Kanpamendu ibiltaria Urbasatik Elizondora, eta udaleku finkoa Ozaetan  (uztailan )

– BERBARO, TTAKUN eta ELGOIBARKO IZARRA: Kanpamendu ibiltaria Baionatik Donostiara (uztailan)

– INTXORTA ASTI TADEA: Kanpamendua Arbizun (uztaila)

– XEMEIN ASTI TALDEA: Kanpamendua Marietan (abuztua)

– ZAZTAPARRAK: Udalekuak Abaigarren (abuztua)

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s