KOLOREZ KALERA ARRAKASTATSUA

ATZO IZAN ZEN AREATZAN, AMARAUNA SAREKO ASTIALDI TALDEEK ELKARREKIN ANTOLATURIKO EGUNA. GOIZETIK ARRATSALDERA ARTE, EHUNDIK GORA LAGUN ARITU ZIREN HAMAIKA EKINTZA ETA JOLASEKIN ONDO BAINO HOBETO PASATZEN!

Barakaldo, Elorrio, Iurreta, Zornotza, Laudio eta Arratia aldeko gazteek, Kalean aisialdia sustatzeko proposamen ugari ekarri zituzten gorbeialdera. Ezagutza jolasak, txapa tailerra, txokolatezko tarta egiteko ikastarotxoa, ludoteka eta boladun etxetxo puzgarria, hankapaluak… goiza tarteka euripean  eman behar izan bazuten ere, hori ez zen oztopo izan kaleko ekintzak aurrera eramaterako orduan. Plaza eta udaletxeko arkupeak haur eta gaztetxoz bete ziren, baita frontoia ere. bolanderak, malabareak, karetak… inor ez zen esku hutsik itzuli etxera.

Ehun bat lagunek parte hartu zuten jolas, tailer eta altxorraren bilan. Bazkalostean, Kirikaraokea eta buruhandiak izan ziren protagonista. Eta nola ez! Talde bakoitzaren bertsoek eman zioten amaiera egun  borobilari!

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s