BEGIRALE TOPAKETAK 10

2010eko  BEGIRALE TOPAKETAK JOAN DIRA JADA. BESTE URTE BATEZ, URTXINTXA ESKOLAKO 130 BEGIRALETIK GORA ETA 20 DINAMIZATZAILE, LAGUNTZAILE ETA KOORDINATZAILEK BAT EGIN DUTE BARRIAKO ATERPEAN. MARTXOAREN 6 ETA 7A BALIOEN EGONALDIA BILAKATU DIRA. AURTENGO ‘BT10’A, EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN TESTUINGURUAN MURGILDURIK GAINERA!

Barriako lurretara iritsi zen Pantxika baita ere. Urrutilandiatik jaso zuen Barriako balioetan oinarritutako egonaldiaren berri, eta nola ez! tentazioak irentsi zuen! Maletak eskuan Barriako harreralekuan itxaron zuen gainontzeko gazteekin batera: Gernika, Bilboaldea, Getxo, Aiaraldea, Gasteiz, Markina… hainbat tokitatik etorritako 150 lagun batu ziren BEGIRALE TOPAKETAN.

Kulturartekotasuna, aukera berdintasuna eta euskararen inguruan hausnartu, jolastu eta parte hartzeko dinamikak izan ziren protagonista. Begiraleen talde giroa nagusi izanik, tarte libreetan ere talde jolasek eta inprobisazioek izan zuten arrakastarik handiena: muxu plakajea ere ibili zen jende artean nahasturik (pentsa!). Ikertzaileak, kazetariak, euskatletak… barra barra eta gauean, karaokea dantzatoki eta jaigiroan bilakatu zen. Igande goiza ginkana erraldoiarekin abiatu zen eta Pantxikari, galdutako balioak aurkitzen eta bere maletan gordetzen lagundu genion…

Non egongo ote da orain Pantxika?

Begirale Topaketetako argazkiak laster izango dituzue ikusgai. Amaraunan batzuk, eta begiraletopaketen blogean  besteak. Laster arte! eta balioak barraiatu!!

Post hau BERRIAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s