AMARAUNA TOPAKETATIK KALERA!

JOAN DEN OTSAILAREN 26AN BATU GINEN 8 ELKARTE EZBERDINETAKO HEZITZAILEAK IURRETAN. AMARAUNAKO TOPAKETA HAUETAN, ELKAR EZAGUTZEAZ GAIN, BI GAI NAGUSI JOARRATU ZIREN: “KOLOREZ KALERA! EGITASMOA ETA “SARETIK FEDERAZIORA” SALTO EGITEKO URRATSEN AUKERAK AZTERTZEA.

18 lagun topatu ginen Goiuria Kultur Gunean eta KOLOREZ KALERA! egitasmoarekin aurrera egitea erabaki genuen. Maiatza aldera guztion artean (eta animatzen zareten begirale zein astialdi talde gehiagorekin batera), KOLOREZ KLAERA EGUNA antolatzea erabaki genuen. Horretarako, egun hauetan zehar bakoitzak bere taldean eztabaidatu eta proposamenak ekarriko ditu hurrengo bilerara. Bilera MARTXOAREN 12an izango da, 18:00etan Zornotzako Zelaieta Zentroan.

Bestalde, Amarauna Sareak ibilbide propioa abiatzeko ordua dela aipatu genuen bertan bildutako batzuek. Jada 6 topaketa atzean utzita, Amaraunaren zita hauetan 15 bat elkarte batu izan gara bi urtetan zehar, eta 30 bat elkarteren arteko zuzeneko harremana lantzea lortu dugu. Proiektu honek elkarlana, elkarlaguntza eta bizitasuna izan dezan denon artean aurrera egiteko aukerak daudela badakigu, eta horretarako proposamena luzatu zuen Amaraunako lan Taldeak topaketa honetan.

Post hau TOPAKETAK atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s