BAPIRUKE

GETXOKO BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAK UDAKO JARDUERETARAKO IZENA EMATEK EPEA ZABALIK DAUDE GAURDANIK. BAPIRUKE AISIALDI TALDEAK EKAINAREN 24TIK UZTAILAREN 30ERA BITARTEAN ESKAINTZA OPAROA LUZATU DU GETXOZTARRENTZAKO. SARTU!

2009ko Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu da. Bazkideek aukera izango dute gaurtik maiatzaren 14ra izena emateko eta bazkide ez direnek maiatzaren 18tik 21era (biak barne). Astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:30ak arte eta astearte eta ostegunetan 16:30tik 19:00ak arte.

bapiruke

Ez da onartuko ordutegi honetatik kanpo ekartzen den orririk. Izen ematea ezin izango da telefonoz, ez postaz ez faxez egin; ingresoaren ziurtagiriarekin (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora etorri eta bertan izen emate orria bete behar da, azken hau ere blogetik jaitsi daiteke.

1. Lehenengo txanda (ekainaren 24tik 30era): 55€ bazkideek / 70€ bazkide ez direnentzako. Txanda honetan 30 leku egongo dira, horietatik 27 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 3 euskaraz komunikatu ezin direnentzat, hau Aldai Patronatoan izango da

2. Bigarren txanda (uztailaren 1etik 15era): 95€ bazkideentzako / 125€ bazkide ez direnentzako. 50 leku eskola bakoitzean. 45 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 5 euskaraz komunikatu ezin diren umeentzat. Romon, Zabalan, San Martinen eta Zubiletan izango dira.

3. Hirugarren txanda (uztailaren 16tik 30era): 95€ bazkideentzako / 125€ bazkide ez direnentzako. 50 leku eskola bakoitzean. 45 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 5 euskaraz komunikatu ezin diren umeentzat. Romon, Zabalan, San Martinen eta Zubiletan izango dira.

Animatu eta parte hartu!!

*Izen emate orria gurasoek edo tutore legalak soilik sinatu dezakete.

Post hau Bapiruke atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s