EUSKARABILA

BASAURIKO EUSKARABILA ELKARTEAK “BERTIZKO JAURERRIA” NATUR PARKERA IRTEERA ANTOLATU DU APIRILAREN 30ETIK MAIATZAREN 3RA. FAMILIA GIROAN ERE EUSKARAZ!

zabala-etxea gazte aterpea

Euskaldunoi euskaraz mintzatzeko espazioak sortzeko ahaleginean, familia euskaldunentzako proposamenek (egun bakarrekoak edota asteburu osokoak) berebiziko garrantzia hartzen dute, batez ere belaunaldi berrietako euskaldunontzat, gure seme-alabentzat, alegia. Eskola eta familia harreman-guneetatik aparte, herriko beste familia euskaldunekin euskarazko harreman sareak zabalduz eta sendotuz, euskara atsegina eta baliagarria badela jabetuko gara. Bestalde, ekimen honetako irteeretan Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko eta gozatzeko aukera izaten dugu, baita beste euskalki eta hizkuntza egoerak ere.

Bertiz Nafarroako Mendialdeko Kantauri aldeko Ibarretan dago -zehatzago, Bertizaranako Oieregin, eta leku berezia da, bitxia eta eder-ederra da. Oihan handi eta heldua du, oihaneko basa fauna ere eta ongi kontserbaturik dago. Horra hor leku hori Natur Parke izendatzeko arrazoiak. Zehazki, 1984an hartu zuen erabaki hori Nafarroako Gobernuak, eta horrela bete zen aurreko jabe Pedro Ziga Mayo eta Dorotea Fernandez jaun-andreen borondatea.

Informazio gehiago jakin nahi? klikatu hemen!

Post hau BERRIAK, Euskarabila atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s