KIMUAK AISIALDI ELKARTEA

KIMUAK AISIALDI ELKARTEAK JADA MARTXAN JARRI DU BER PROIEKTUA. UDARAKO PRESTAKETAK AURRERA DOAZ ETA HONEZKERO, udaleku finkoa (ALBENIZen) ETA udaleku ibiltaria (KOSTALDEAn) ANTOLATZEN ARI DIRA

Hainbat dira gure aurretik arazo honetaz jabetu eta lanean hasi direnak eta guk ere arazo honen konponbidean gure hazia jarri nahi dugu. Gaurko haur eta gazteak, biharko helduak dira, bihar gizartearen gidari izango diren gaurko promesa dira, biharko etorkizuna kolorez margotuko duten Kimuak dira, eta beraiei zor diegulako “Kimuak aisialdi elkartea” sortu dugu.

Elkarte honen helburuak honako hauek dira:

1- Euskararen erabilera, sexu eta arraza ezberdinen arteko hezkidetza, sexu joera ezberdinekiko errespetua, euskal kulturarekiko zaletasuna, gainontzeko kulturekiko adiskidetasuna eta ingurumenarekiko errespetua bultzatzea.

2- Gizabanako kritiko eta konprometituak sortzea aurrez aipatutako arloen defentsan parte hartze aktibo bat izan dezaten bultzatuz.

Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dira:

Aisialdian pertsonen heziketa eta parte hartzea bultzatuko duten era guztietako kanpo ekintzak (tailerrak, udalekuak, ibilaldiak, antzerkiak…)

Gure elkarteko helburuekin bat datozen informazio ezberdinen hedapena modu desberdinetan. (hitzaldiak, esku-orrien banaketak, kartelen erabilera…)

Gure ardura da, kolore guztietako etorkizunari ateak ireki, eta sustraiak lurrean mantenduz hegan irakastea!

Post hau BERRIAK, Kimuak Aisialdi Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s