GAZTE ALAI AISIALDI TALDEA

NORTZUK GARA?

Gazte Alai Aisialdi Taldeak 37 urtetan zehar lan egiten daroa Deustuko herrian. Gure helburua ume eta gazteak hezitzea da adiskidetasuna, gaitasun kritikoa, elkarbizitza, ingurugiroaren ezagupena, kontaktua eta zainketa, elkarlana, hezkidetza, inplikazioa … landuz.

ANTOLAKETA:

Hainbat begiralek 8-18 urte bitarteko ume eta gazteekin egiten dugu lan, adinaren arabera honako azpitaldetan banatuta daudelarik:

KOS (8-10 urte)
KAS (10-12 urte)
OINAK(12-14 urte)
AZKARRAK (14-16 urte)
TREBEAK (16-18 urte)

Era honetan, azpitalde bakoitza bere begiraleekin, urtean zehar astean behin (eguna azpitaldeak zehazten du) biltzen da era ezberdinetako ekintzak egiteko: jokuak, eskulanak, debateak… landu nahi denaren arabera.

Asteburu batzutan irteerak egiten ditugu azpitaldeka; mendira, herri ezberdinetara… Eta talde osoarentzat beste irteera batzuk egiten ditugu ere, hala nola, Gabonetan eta Aste Santuan 3 edo 4 egunetakoak, eta udan 15 egunetako kanpamendu bat. Honez gain, Deustuko ekintza ezberdinetan parte hartzen dugu talde moduan, Olentzero egunean, ihauterietan, edo Deustuko jaietan, adibidez.

Post hau Gazte Alai atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s